Erreforma protestantea, humanismoa eta iraultza zientifikoa Europan
Kultura arloak hainbat mugimendu izan ditu XV, XVI eta XVII. mendeetan, non ideien, ikuskeren eta pentsakeren arteko eztabaida sortu zen Europan, erreforma protestantea, humanismoa eta iraultza zientifikoa hedatuz.
Alemanian 1517. urtean (XVI. mendearen hasieran) erlijio mugimendu berria sortu zen: erreforma protestantea. Erreforma goi eta behe kleroaren ustelkeria eta Aita Santuaren eta Elizaren osperik ezagatik sortu zen. Martin Luther monjeak, elizaren gehiegikeriak zirela eta, 95 tesiak idatzi zituen eliza katolikoaren ideiak eta ohiturak erreformatzeko, baina Leon X.a aita santuak erreforma hori ez zuen onartu eta eskumikatu egin zuen Luther. Ondorioz, eliza katolikoa hiru zatitan banatu zen: ortodoxo, katoliko eta protestante.
Aita Santuak protestanteen kopurua ikusita, Elizako goi klero guztia Trentoko kontzilioan (1545-1563) elkartzea erabaki zuen Elizari antolaketa berria emateko eta dogma katolikoa zehazteko. Bertan, katolikoaren erreforma egitea erabaki zen, hau da, kontrarreforma sortu zen. Beste aldetik, apaizen formaziorako seminarioak antolatzea eta beste hainbat erabaki hartu ziren. Protestanteen doktrinak ezaugarri batzuk ditu: fedeagatiko salbamena, hau da, gizakiak fedeagatik salbatzen da eta ez egiten duten ekintzagatik. Denak izan daitezke apaizak bataioa eginda badaukate, Bibliaren interpretazio librea zen eta bataioa eta eukaristia onartuta zeuden Jesukristok egiten zituelako.
Trentoko kontzilioa.1545-1563.Erreforma protestantearen garaiak eta humanismoarena lotura dute, kultura nagusia elizakoa izan baitzen. Bi ikuspegi mota nabarmentzen dira: Erdi Aroan jarrera teozentrikoa zen nagusi, non Jainkoa eta erlijioa bizimoduaren erdigunea ziren, baina Aro Modernoan antoprozentrismoa zen nagusiena gizakiei eta bere beharrizanei garrantzia eman zuelako. Humanismoak gizakien garrantzia baloratzen zuen kultura mugimendua zen. Honek hainbat aurrerapen ekarri zituen bai medikuntzan bai astronomian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario