martes, 12 de febrero de 2008

XVI. eta XVII. mendeko kultura


Kultura XVI eta XVII. mendeetan


From: GizarteZientziak4B, 16 hours ago





Aurten, 2007 eta 2008an, Arrasate institutuan 4DBH-Bko ikasleek egindako lana da. Zehazki, Kultura arazoetako taldeak eginikoa: Aitor Juaristi, Ariane García, Ibai Hernandez eta Leire Gamitok landu dute blog bat (http://kultura4b.blogspot.com) eta power poit hau. Falta da amaitzea movie maker bat "Leonardo da Vinci" lanarekin.


SlideShare Link

viernes, 8 de febrero de 2008

IDEIEN, IKUSKEREN, PENTSAKEREN ARTEKO EZTABAIDA(3)

Eskulturan, bi mota nabarmentzen dira: eskultura profanoa eta eskultura erlijiosoa. Eskultura erlijiosoan gurtzeko lanak egin ziren, non fededunen emozioak goresteko lanak egin zituzten, mugimendua eta dramatismoa erabiliz. Eskultura profanoan, aldiz, errege, printze eta gorteko pertsonaien erretratuak egin ziren. Hala ere, arkitekturan nagusiena izateaz gain eskultore barroko handia Gian Lorenzo Bernini izan zen, zeinaren irudiak lerro kurboez osatuta zeuden (Apolo eta Dafne).

Pintura barrokoan margolanak tamaina handikoak ziren, olio teknikaz margotuak eta tenebrismoa nagusi izan zen. Tenebrismoan pertsonai eta objektuak fondo ilun baten margotzen ziren eta argiztapenez nabarmendu ziren.

Gai erlijiosoak eta eguneroko bizitza islatzen zuten gaiak nagusi izan ziren. Hiru eskola edo hiru pintore nagusi egon ziren:
- Caravaggio: Naturalismoa eta errealismoa nagusi ziren. Tenebrismoaren sortzailea, bere lanetan argi-itzalak sakonak ziren.
- Rembrand: Erretratugile nagusia izan zen.
- Van Dyck: Gorteko erretratuetan espezializatua zen non dotorezia lantzen zuen.



Caravaggioren tenebrismoa. La vocación de San Mateo. 1599-1600.


XV, XVI ETA XVII. MENDEKO GERTAKIZUN NAGUSIAK EUROPAN.



Azkenik, XV, XVI eta XVII. mendeetan erlijiotasuna eta pentsamendu motak biziki eta era oso desberdinetan bizi zirela. Pentsamendu desberdin hauen eraginez “erlijio-gerrak”, etab. sortu ziren erreforma protestantea sortuz eta eliza katolikoaren batasuna hautsiz.Zergati garrantzitsuenetarikoak goi eta behe kleroaren ustelkeria eta Aita Santuaren eta Elizaren ospe txarra izan ziren.


Ezaugarri edo ondorio horiek eragina eduki zituzten arkitekturan, eskulturan eta pinturan, non desoreka nagusi izan zen eta gai nagusia erlijioa izan zen. Humanismoaren zabalkundeari esker, hainbat akademien sorrera bultzatzeaz gain, inprenta sortu zen, zeinak ideia humanista jende askorengana iristea lortu zuen. Inprentarekin batera, herri hizkuntzen erabilera literarioa gertatu zen, latinaren kalketan. Era berean, berrikuntza teknikoak hobetu ziren, besteak beste, mikroskopioa, teleskopioa, barometroa eta termometroa asmatu zituzten.

IDEIEN, IKUSKEREN, PENTSAKEREN ARTEKO EZTABAIDA(2)

Medikuntzan, Parazeltso sendagaien alde agertu zen. Astronomian, aldiz, Kopernikok heliozentrismoa sortu zuen, teoria berri bat zeinak eguzkia sistemaren erdigunea zela egiaztatzen zuen. Ordea, Erdi Aroan Lurra erdigunea zela uste zuten: Geozentrismoa. Bestalde, aurkikuntza grafikoak beste zientzia batzuk bultzatu zituzten, esate baterako, geografia, botanika, zoologia eta kartografia.

Heliozentrismoa.Koperniko.1543


Humanismoak, burgesiaren babesa lortu ondoren, XVI. mendean, liburutegiak eta kultur zentroak bultzatzea lortu zuen. Gutenbergek, XV.mendean, inprenta sortu zuen (Alemanian). Ondorioz, ideia humanistak jende askorengana iritsi ziren testu klasikoei esker. Hau da, kultura hedatuz joan zen inprentaren eraginagatik eta liburuetan herri hizkuntzak erabiltzen hasi zirelako.

Zientzia modernoan, aldiz, mundua eta errealitatea azaltzeko, jakintza-metodo arrazionalen bila jo zuten. Ondorioz, bi metodo nagusitu ziren: enpirismoa eta arrazionalismoa. Enpirismoa metodo esperimentaletan oinarritzen da, hau da, behaketetan. Arrazionalismoak, aldiz, metodo filosofikoetan oinarritzen da, hau da, metodo teorikoagoetan. Halaber, berrikuntza tekniko handiak egon ziren. Adibidez, Galileo Galileik teleskopioa sortu zuen. Jansen anaiek mikroskopioa asmatu zuten, ostera, barometroa Robert Boylek asmatu zuen. Termometroa eta lehenengo huts ponpak, berriz, Torricellik asmatu zituen.


XVI . MENDEKO BARROKOA EUROPAN

Ideia artistiko berrien ondorioz sortu zen estilo berria, arte barrokoa. Italian sortu zen XVI. mendearen hasieran. Gai nagusia erlijioa izan zen, baina beste batzuk ere jorratu ziren.

Erroman arkitektura nabarmen jorratu zen. Hiri honetan mugimendu edota lerro kurboak ikusi ditzazkegu. Arkitekto nagusienak Carlo Maderno, Bernini eta Francesco Borromini izan ziren. Carlo Madernok San Pedro basilikaren fatxada eraiki zuen eta Francesco Borromini Berniniren lehiakidea izan zen.

IDEIEN, IKUSKEREN, PENTSAKEREN ARTEKO EZTABAIDA

XV,XVI eta XVII. mendeetako mugimenduak kultura arloan

Erreforma protestantea, humanismoa eta iraultza zientifikoa Europan


Kultura arloak hainbat mugimendu izan ditu XV, XVI eta XVII. mendeetan, non ideien, ikuskeren eta pentsakeren arteko eztabaida sortu zen Europan, erreforma protestantea, humanismoa eta iraultza zientifikoa hedatuz.

Alemanian 1517. urtean (XVI. mendearen hasieran) erlijio mugimendu berria sortu zen: erreforma protestantea. Erreforma goi eta behe kleroaren ustelkeria eta Aita Santuaren eta Elizaren osperik ezagatik sortu zen. Martin Luther monjeak, elizaren gehiegikeriak zirela eta, 95 tesiak idatzi zituen eliza katolikoaren ideiak eta ohiturak erreformatzeko, baina Leon X.a aita santuak erreforma hori ez zuen onartu eta eskumikatu egin zuen Luther. Ondorioz, eliza katolikoa hiru zatitan banatu zen: ortodoxo, katoliko eta protestante.

Aita Santuak protestanteen kopurua ikusita, Elizako goi klero guztia Trentoko kontzilioan (1545-1563) elkartzea erabaki zuen Elizari antolaketa berria emateko eta dogma katolikoa zehazteko. Bertan, katolikoaren erreforma egitea erabaki zen, hau da, kontrarreforma sortu zen. Beste aldetik, apaizen formaziorako seminarioak antolatzea eta beste hainbat erabaki hartu ziren. Protestanteen doktrinak ezaugarri batzuk ditu: fedeagatiko salbamena, hau da, gizakiak fedeagatik salbatzen da eta ez egiten duten ekintzagatik. Denak izan daitezke apaizak bataioa eginda badaukate, Bibliaren interpretazio librea zen eta bataioa eta eukaristia onartuta zeuden Jesukristok egiten zituelako.


Trentoko kontzilioa.1545-1563.

Erreforma protestantearen garaiak eta humanismoarena lotura dute, kultura nagusia elizakoa izan baitzen. Bi ikuspegi mota nabarmentzen dira: Erdi Aroan jarrera teozentrikoa zen nagusi, non Jainkoa eta erlijioa bizimoduaren erdigunea ziren, baina Aro Modernoan antoprozentrismoa zen nagusiena gizakiei eta bere beharrizanei garrantzia eman zuelako. Humanismoak gizakien garrantzia baloratzen zuen kultura mugimendua zen. Honek hainbat aurrerapen ekarri zituen bai medikuntzan bai astronomian
.